ALBISTEAK
Bakarrizketariak eta ikusleak pozik umorearen oholtzan ABENDUAK 22
Seminarixoa lepo bete da ostiralean Bergaran izandako Algaraka Bakarrizketa Gauaren bigarren edizioan. Euskarazko umorea ardatz duen saioak publikoaren erantzun bikaina jaso du, eta emanaldirako sarrera guztiak aldez aurretik saldu dira.
Algaraka Bakarrizketa Gauerako sarrerak salgai AZAROAK 26
Tiketak algaraka.eus eta seminarixoa.eus webguneetan eskuratu ahalko dira, baita Seminarixoko txarteldegian ere. Ekitaldia abenduaren 19an izango da, Bergarako Seminarixoan, eta aurten ere euskarazko umorea, ahozkotasuna eta sormena izango dira protagonista nagusiak.
Algarakak stand-up tailer berezia antolatu du AZAROAK 12
Asier K bakarrizketariak hiru orduko doako formakuntza praktikoa emango du abenduaren 2an, Bergarako UNEDen. Stand-uparen oinarriak, idazketa teknika berriak eta oholtza gaineko lehen urratsak lantzeko prestatuta dago saioa. Izen-ematea zabalik dago azaroaren 27ra arte.
Aukeratu ditugu Algaraka Bakarrizketa Gauean arituko diren bakarrizketariak AZAROAK 14
Izen ematea zabalik egon da azaroaren 11ra arte eta guztira 12 bakarrizketarik eman dute izena. Horietako bost aukeratu dira Bakarrizketa Gauean euren lanak taula gainean aurkezteko.
Algaraka bueltan da, formatu berrian URRIAK 30
Algarakaren bigarren edizioa formatu berrituan dator. Algaraka Bakarrizketa Gaua egingo da, abenduaren 19an, 20:00etan, Bergarako Seminarixoan. Izen-ematea zabaldu da eta egun horretan oholtzan euren lana erakusteko aukera emango zaio Euskal Herriko bost bakarrizketariri.


