PROTAGONISTAK
GIDARIA
Asier Kortabarria 'Asier K'
Bergarakoa, umore munduarekin lotura estua duen bakarrizketaria. Eszenan naturaltasun eta gertutasun handia erakusten du, publikoarekin konektatzeko gaitasun bereziarekin. Urteotan hainbat proiektu eta ikuskizunetan parte hartu du, ahozkotasunaren, sormenaren eta euskararen aldeko konpromisoa oinarri hartuta. Aurten, Algaraka Bakarrizketa Gaua-n gidari lanetan ariko da, oholtza eta ikusleak barre eta giro onez betez.
BAKARRIZKETARIA GONBIDATUA
MARIA BLANCO
Bergaran bizi den aktorea eta umoregilea. Euskal Herriko oholtzetan ezaguna, bakarrizketen eta antzerkiaren bidez publikoarekin konektatzeko gaitasun berezia du. ETBko “Linbo” saioan kolaboratzaile gisa aritzen da, eta “Punpa irez” ikuskizunarekin hainbat agertokitan ibili da. Gainera, “Benetan zabiz?” irratsaioan parte hartzen du hilabetero. Aurten, Algaraka Bakarrizketa Gaua-n bakarrizketari gonbidatua izango da.
PARTE-HARTZAILEAK
BAKARRIZKETARIA
ANE LINDANE
Bilboko aktore eta umorista. Euskal eszenako ahots bereizgarrienetako bat da, umore zorrotz eta ironikoaren bidez egunerokotasunari eta generoari buruzko begirada propioa eskaintzen duena. Hainbat ikuskizunetan eta jaialditan aritu da azken urteetan.
BAKARRIZKETARIA
INIXIO AMILLANO
Altsasuarra, 2023an hasi zen komediaren munduan stand-up-aren eta antzerki inprobisatuaren eskutik. Gaurkotasunean zein pop kulturan oinarritzen dira jorratzen dituen gaiak. Bakarrizketetan, egunerokoari aurpegia aldatzen dion umorea eskaintzen du: gertutik, zintzotasunez eta ikuspegi zehatz batekin.
BAKARRIZKETARIA
ELÍSABET MEJUTO
Kazetaria eta komunikazio politikoan espezializatua da Elisabet Mejuto lazkaotarra. Euskal Herrian sortua bada ere, azken 10 urteetan Bartzelonan egon da bizitzen eta stand-up komedia lantzen. Bere lanetan, egunerokoaren, intimitatearen eta autoironiaren elementuak uztartzen ditu, besteak beste.
BAKARRIZKETARIA
MITXEL MARTINEZ
Umorearen zirkuituetan bidea egiten dihardu Mitxel Martinez debarrak. 2024an Bagera Elkarteak eta Karkarkar-ek Tabakaleran antolatutako stand-up probalekuan parte hartu zuen. Hasiberritzat du bere burua, hasiberri gogotsutzat. Publikoaren aurrean bere buruaz barre egitearen eta umorean filtrorik ez erabiltzearen aldekoa da.
BAKARRIZKETARIA
USUE ASPIAZU
Usue Olatz Aspiazu, bergararra. Zientzia dibulgatzailea eta munduarekiko jakin-min handikoa. Txikitatik musika eta kantu munduan aritua, antzerkian ere bere pausoak emandakoa. Zientzia, artea eta izatea batzen diren puntuan, hor aurkitzen du bere tokia. Stand-up-ean hasiberria, hasiberri totala.


