Parte hartzeko oinarriak
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak, Begrarako Udalak eta Goiena Komunikazio Taldeak Algaraka-ren bigarren edizio bat antolatu dute.
Bigarren hau ez da lehiaketa formatuan egingo, halere, izen-ematea zabalduko da, abenduaren 19an Bergarako Seminarixoan egingo den Bakarrizketa Gau zoragarrian parte hartzeko aukera eskainiz.
Izena-emateko OINARRIAK:
Parte hartzaileak
- 2009an edo aurretik jaiotako edonork parte har dezake.
Bakarrizketen ezaugarriak
- Bakarrizketek euskaraz izan beharko dute.
- Bakarrizketek norberak sortutakoak izan beharko dute.
- 10 minutuko bakarrizketa aurkeztu beharko du bakarrizketariak emanaldi egunean.
izen-ematea
- Izena emateko, 2-3 minutuko bakarrizketa zatia bidali beharko du ikus-entzunezko formatuan komunikazioa@algaraka.eus helbidera.
- Aurkeztu beharrekoa:
- Parte-hartzailearen datuak:
- Izen-abizenak
- Herria
- Jaiotza-data
- Harremanetarako e-posta
- Harremanetarako telefonoa
- 2-3 minutuko bakarrizketa ikus-entzunezko formatuan
- Irudien babeserako baimen orria beteta eta sinatuta (deskargatu hemen)
- Parte-hartzailearen datuak:
- Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du
Faseak
1. fasea: AUKERAKETA FASEA:
- 2-3 minutuko bakarrizketa aurkeztu beharko da aurrez adierazitako izen-ematearen bidez.
- Izen-ematean jasotako 2-3 minutuko lanak baloratuko ditu epaimahaiak
- 5 bakarrizketari aukeratuko dira
2. fasea: PRESTAKETA COACH-AREKIN
- Bakarrizketari bakoitzak ordu beteko saioa izango du coach batekin, emanaldi egunerako bakarrizketa prestatzeko.
3. fasea: BAKARRIZKETA GAUA:
- Aukeratutako bost bakarrizketariek abenduaren 19an Bergarako Seminarixoan egingo den emanaldian aurkeztuko dituzte euren bakarrizketak.
Egutegia
1. fasea: AURRE-KANPORAKETA
- Izena-emateko epea: Urriaren 28tik azaroaren 11era egongo da izena emateko aukera.
- Azaroaren 13an jakinaraziko da zeintzuk izan diren aukeratuak.
2. fasea: PRESTAKETA COACH-arekin
- Abenduko lehen hamabost egunetan egingo dira prestaketa
- Bakarrizketa alorrean esperientzia duen profesional batekin.
- Bergaran edo Donostian egingo dira.
3. fasea: BAKARRIZKETA GAUA
- Abenduaren 19an, egubakoitza, 20:00etan, Bergarako Seminarixoan egingo da emanaldia.
*Parte-hartzaileak data hauetan libre egoteko konpromisoa hartzen du bakarrizketa gauean parte hartzeko aukeratua izan ezkero gero saioa aurrera atera ahal izango dela bermatzeko.
Saioaren grabaketa eta edukiaren erabilera
- Saioaren grabaketa osoa: Bakarrizketa Gaua saioa osorik grabatuko da ikus-entzunezko formatuan. Grabazioaren emaitza Goiena Telebistan emitituko den programa berezi batean ikusgai egongo da, publiko zabal bati esperientzia hau helarazteko asmoz.
- Eduki osagarriak eta formatu laburrak: Grabaketatik abiatuta, pieza laburrak eta eduki osagarriak sortuko dira, formatu digitalerako egokituak. Eduki hauek algaraka.eus webgunean eta Algaraka-ren sare sozialetan (Instagram, TikTok) argitaratuko dira, ikusgarritasuna handitzeko eta komunitate digitalarekin harremana sendotzeko.
- Eskubideak eta erabilera-baldintzak: Parte-hartzaileek jakinaren gainean egongo dira grabazioaren erabilerari buruz, eta baimen idatzia emango dute beren irudia eta ahotsa erabiltzeko, komunikabide eta sare sozialetako difusiorako.
Baldintzak
- Ekonomikoa: Bakarrizketa gauean parte hartzen duten lehiakideek 100 euroko dieta bakarra jasoko dute.
- Eskubideak: Datu eta lan guztiak Jardun Euskara Elkartearen, Bergarako Udalaren eta Goiena Komunikazio Taldearen esku geratuko dira eta berak erabakitako erabilera eman ahal izango die hirugarrengoei uzteko aukerarekin. Emanaldian parte hartzeak arau eta oinarri hauek guztiak onartzea dakar.


