Pribatasun politika
Datuen konfidentzialtasuna eta babesa
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa) eta 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, Algarakak jakinarazten dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, Algarakak sortua eta bere ardurapekoa dena. Fitxategiaren helburua da parte-hartzaileekin harremana mantentzea, jasotako edukiak (bideoak, mezuak, datuak) kudeatzea eta komunikazio- eta informazio-jarduerak gauzatzea.
Formularioaren bidez edo posta elektroniko bidez datuak bidaltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartzen duela bere datuak politika honetan adierazitako helburuetarako erabiltzea.
Fitxategien erregistroa eta datuen kudeaketa
Formularioan edo posta elektronikoan emandako datuak fitxategi batean gordeko dira, Algaraka Bakarrizketa Gaua ekimenaren arduradunaren menpe. Datu horiek eskatutako informazioa edo zerbitzuak emateko eta parte-hartze prozesuak (bideo bidalketak, izen-emateak…) kudeatzeko erabiliko dira.
Legez eskatzen diren segurtasun-neurriak aplikatuko dira, eta datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako baimenik gabe.
Xedeak
Datu pertsonalen tratamenduaren xedeak hauek dira:
- Webguneko harremanetarako formularioa kudeatzea eta bidalitako eskaerei erantzutea.
- Parte-hartzaileen bideoak eta datuak jasotzea eta haien parte-hartzea kudeatzea.
- Algaraka ekimenaren jarduerei eta komunikazioei buruzko informazioa helaraztea.
Hirugarrenei datuak ematea
Algarakak ez dizkie datuak hirugarrenei utziko baimenik gabe, legeak hala agintzen ez badu.
Datuak hirugarren bati laga behar izanez gero (adibidez, ekoizpen teknikoari edo komunikazioaren kudeaketari lotutako lankidetza batean), interesdunaren baimen espresua eskatuko da aldez aurretik.
Eskubideak: sarbidea, zuzenketa eta ezabapena
Erabiltzaileek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko.
Eskubide horiek gauzatzeko eskaerak bidal daitezke honako helbide elektroniko honetara:
komunikazioaalgaraka.eus
Edo posta arruntez honako helbidera:
Otalora Lizentziaduna 31, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Eskaeran “Datuen Babesa – Algaraka” erreferentzia jarri behar da, eta nortasuna egiaztatzeko NANaren edo beste agiri baten kopia gehitu.
Halaber, jakinarazten da erabiltzaileak erreklamazioa aurkez dezakeela Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD), Algarakak eskaerari hilabeteko epean erantzunik ematen ez badio.
📍 C/ Jorge Juan 6, 28001 – Madrid.
Segurtasun neurriak
Algarakak legez ezarritako segurtasun mailak hartu ditu eta neurri tekniko eta antolakuntza egokiak ezarri ditu datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko.
Ez du, ordea, bere gain hartzen internet bidezko sistemetan (posta elektronikoan, sareko etenetan edo hirugarrenen sarreretan) gerta daitezkeen interferentzia edo akatsen ondoriozko erantzukizunik.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen tratamenduaren inguruko informazioa jaso duela eta baimena ematen diola Algarakari datuak tratatzeko, politika honetan adierazitako xedeetarako.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Pribatutasun politika hau Espainiako legeriaren mende dago.
Erabiltzailearen eta Algarakaren artean sor daitekeen edozein desadostasun Bergarako epaitegi eta auzitegien eskumenaren mende jarriko da.


