ZER DA ALGARAKA?
ALGARAKA BAKARRIZKETA GAUA
EUSKARAZKO UMOREA OHOLTZA GAINEAN
BARREA ETA AHOZKOTSAUNA PROTAGONISTA
Algaraka euskarazko umorea, ahozkotasuna eta sormena sustatzeko sortutako proiektua da. Gau batez, Bergarako Seminarixoa euskarazko bakarrizketen topaleku bihurtzen da: sortzaileek oholtza bat dute, eta publikoak euskaraz barre egiteko plaza bat.
Jardun Euskara Elkarteak antolatzen du, Bergarako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goiena Komunikazio Taldearen laguntzarekin.
BI HELBURU
PLAZA BAT SORTZAILEENTZAT, ALGARAK PUBLIKOARENTZAT
Alde batetik, euskaraz sortzen dutenei laguntzea: talentua eta ahozkotasuna bultzatzea, eta euren lanak erakusteko taula duin bat eskaintzea. Bestetik, ikusleei euskarazko umoreaz eta kulturaz gozatzeko gau bat ematea.
Bide horretan, 2024an bakarrizketa-lehiaketa gisa jaio zen Algaraka; 2025ean, bakarrizketen gau handi bihurtu zen, eta Seminarixoa bete egin zen. Aurten, sortzaile berriei bidea errazteko, stand-up tailerra hiru saiotara zabaldu da.
Ez da lehiaketa bat: ospakizun bat da.
Prest Bergara?
Barre egitera gatoz!
ABENDUAREN 18AN, SEMINARIXOA UMOREZ BETEKO DA
SEI BAKARRIZKETARI OHOLTZA GAINEAN
Horietako bost izen-emate irekian aukeratuko ditugu, eta publikoak, irribarrez, txaloz eta algaraz lagunduko die.
Algaraka Bakarrizketa Gaua ez da lehiaketa, baizik eta ospakizuna:
euskarazko sormenari eta ahozkotasunari bultzada bat emateko, eta ikus-entzuleei umorez eta kulturaz gozatzeko topagune paregabea.
Izen-ematea zabalik dago azaroaren 11ra arte.
Izen-ematea laster irekiko da!
IZEN EMATEA ZABALIK
Grabatu 2–3 minutuko bideo labur bat eta bidali komunikazioa@algaraka.eus helbidera.
IZEN EMATEA ITXIKO DA
Ez utzi azken momenturako, eta bidali zure bakarrizketa berandu baino lehen.
AUKERATUEN BERRI EMANGO DA
Edizio honetako kartela aurkeztuko dugu. Animatu! Agian zure izena agertu daiteke aurtengo bakarrizketalarien artean.
COACH SAIOAK
Hautatutako bakarrizketariek formazio eta entsegu saioak jasotzeko aukera izango dute profesional baten eskutik. Txisteak fintzeko, esaldiak borobiltzeko eta oholtzako lotsa galtzeko azken txanpa!
BAKARRIZKETA GAUA
Egun handia! Bergarako Seminarixoa umorez beteko da eta sei bakarrizketarik oholtza astinduko dute. Barre egiteko, gozatzeko eta euskarazko umorea ospatzeko gau berezia.


