PROTAGONISTAK
GIDARIA
ASIER KORTABARRIA
'ASIER K'
BAKARRIZKETALARI GONBIDATUA
MARIA BLANCO
BAKARRIZKETARIA
ANE LINDANE
BAKARRIZKETARIA
INIXIO AMILLANO
BAKARRIZKETARIA
ELÍSABET MEJUTO
BAKARRIZKETARIA
MITXEL MARTINEZ
BAKARRIZKETARIA
USUE ASPIAZU
EMAN IZENA
ZABALDU DA IZEN EMATEA!
IZEN EMATEA ITXITA DAGO!
AZAROAREN 11RA ARTE
BIDALI ZURE BAKARRIZKETA
Prest zaude zure bakarrizketa oholtzara eramateko?
Grabatu 2–3 minutuko bideo labur bat eta bidali komunikazioa@algaraka.eus helbidera.
Ez galdu aukera eta izan zaitez umore gau handi honen protagonista!
STAND-UP TAILERRA
Urriaren 13an, 20an eta 27an, bakarrizketa bat idazten eta taularatzen ikasteko tailerra
HIRU SAIO · HIRU IRAKASLE
DOAKO STAND-UP TAILERRA
Urriaren 13an, 20an eta 27an, bakarrizketa bat idazten eta taularatzen ikasteko tailerra egingo da Bergarako Irizar Jauregian, 18:00etatik 20:00etara. Asier Kortabarria 'Asier K', Beñat Iturbe eta Maria Blanco izango dira irakasleak.
Doakoa da eta ez da esperientziarik behar: gogoa eta kuriositatea besterik ez. Izen-ematea urriaren 8ra arte.
GURI BURUZ
Zer egingo genuke umorerik, gozamenik, irri eta algararik gabe?
BAKARRIZKETA GAUA
Zer da Algaraka
Algaraka Bergarako Seminarixoan ospatzen den bakarrizketa gaua da, umorearen eta ahozkotasunaren jaia, euskaraz bizitzeko eta elkarrekin barre egiteko sortua.
Ez da lehiaketa, ospakizuna baizik: sormena, parte-hartzea eta algara oholtza berean elkartuko diren gaua.
Hirugarren edizioa abenduaren 18an izango da, eta laster zabalduko da parte hartzeko izen-ematea.
ALBISTEAK
Algaraka bueltan da, formatu berrian URRIAK 30
Algarakaren bigarren edizioa formatu berrituan dator. Algaraka Bakarrizketa Gaua egingo da, abenduaren 19an, 20:00etan, Bergarako Seminarixoan. Izen-ematea zabaldu da eta egun horretan oholtzan euren lana erakusteko aukera emango zaio Euskal Herriko bost bakarrizketariri.
Algaraka Bakarrizketa Gaua abenduaren 18an egingo da IRAILAK 28
Algaraka Bakarrizketa Gaua abenduaren 18an, ostirala, 20:00etan, egingo da Bergarako Seminarixoan. Aurretik, hiru saioko stand-up tailerra egingo da. Urriaren 13an, 20an eta 27an izango dira saioak, Asier Kortabarria ‘Asier K’, Beñat Iturbe eta Maria Blancoren eskutik, Bergarako Irizar Jauregian.
Bakarrizketariak eta ikusleak pozik umorearen oholtzan ABENDUAK 22
Seminarixoa lepo bete da ostiralean Bergaran izandako Algaraka Bakarrizketa Gauaren bigarren edizioan. Euskarazko umorea ardatz duen saioak publikoaren erantzun bikaina jaso du, eta emanaldirako sarrera guztiak aldez aurretik saldu dira.
Algaraka Bakarrizketa Gauerako sarrerak salgai AZAROAK 26
Tiketak algaraka.eus eta seminarixoa.eus webguneetan eskuratu ahalko dira, baita Seminarixoko txarteldegian ere. Ekitaldia abenduaren 19an izango da, Bergarako Seminarixoan, eta aurten ere euskarazko umorea, ahozkotasuna eta sormena izango dira protagonista nagusiak.


