Bergarako Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio Taldeak Algaraka izeneko umorezko lehen bakarrizketa lehiaketa irekia antolatu du.
Jarraian lehiaketan parte hartzeko OINARRIAK:
Parte hartzaileak
- 2008an edo aurretik jaiotako edonork parte har dezake.
Bakarrizketen ezaugarriak
- Bakarrizketek euskaraz izan beharko dute.
- Bakarrizketek norberak sortutakoak izan beharko dute, argitaratu gabeak, jendaurrean erakutsi gabeak eta beste inon saririk irabazi gabeak.
- Iraupena: Bakarrizketek iraupen desberdinak izango dituzte:
- 1. fasean, aurre-kanporaketarako: 2-3 minutuko lanak (Aukeraketa faserako bidaltzen diren bideoetako bakarrizketek ez dute zertan sortu berriak edo inon erakutsi gabeak izan behar)
- 2. fasean, zuzeneko kanporaketetan: 6-8 minutuko lanak (Lanek sortu berriak edo inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute)
- 3. fasean, finalean: 6-8 minutuko lanak (sailkatutako 4 lehiakideek). Bakarrizketak berria izan beharko du.
Lehiaketan izen-ematea
- Lehiaketan izena emateko bi bide erabili ahalko dira:
- Webgune honetan
- Posta elektroniko bidez: komunikazioa@algaraka.eus helbidean
- Aurkeztu beharrekoa:
- Parte-hartzailearen datuak:
- Izen-abizenak
- Herria
- Jaiotza-data
- Harremanetarako e-posta
- Harremanetarako telefonoa
- 2-3 minutuko bakarrizketa ikus-entzunezko formatuan
- Irudien babeserako baimen orria beteta eta sinatuta. Deskargatu hemen.
- Parte-hartzailearen datuak:
- Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du
Faseak
- 1. fasea: AURRE-KANPORAKETA:
- 2-3 minutuko bakarrizketa aurkeztu beharko da aurrez adierazitako izen-ematearen bidez.
- Izen-ematean jasotako 2-3 minutuko lanak baloratuko ditu epaimahaiak
- 12 lehiakidek egingo dute aurrera eta zuzeneko saioetara pasako dira (11 epaimahaiak aukeratuko ditu eta 1 publikoak bozketa bidez)
- 2. fasea: ZUZENEKO KANPORAKETA SAIOAK:
- 3 zuzeneko kanporaketa-saio egingo dira.
- Bakoitzean 4 lehiakidek parte hartuko dute.
- Bertan 6-8 minutuko bakarrizketa egin beharko dute publikoaren aurrean.
- Zuzeneko kanporaketa-saio bakoitzeko irabazlea finalera pasako da.
- 3. saioren amaieran jakinaraziko da zeintzuk diren finalera pasa diren lehiakideak.
- 3. fasea: FINALA:
- 5 lehiakidek parte hartuko dute finalean
- Zuzeneko kanporaketa bakoitzeko onena (3)
- Saio guztiak kontutan hartuta publikoak online bozketaren bidez aukeratutakoa (1)
- Saio guztiak kontutan hartuta “Bergarar onena” kategoriako irabazlea (1)
- Bakoitzak 6-8 minutuko bakarrizketa aurkeztu beharko du publikoaren aurrean (kanporaketa saioko lan bera, moldatua edo berria izan daiteke).
- 5 lehiakidek parte hartuko dute finalean
Egutegia
- 1. fasea: AURRE-KANPORAKETA
- Izena-emateko epea: 2024ko apirilaren 19a izango da 2-3 minutuko bakarrizketa aurkezteko azken eguna.
- Apirilaren 29an jakinaraziko da zein 12 lehiakide pasako diren hurrengo fasera.
- Hautatuei zein kanporaketa-saiotan parte hartuko duten zehaztuko zaie, hau da, data eta lekua jakinaraziko zaie.
- 2. fasea: ZUZENEKO KANPORAKETA SAIOAK:
- 1. saioa: maiatzak 10, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Bergarako Seminarixoa aretoan.
- 2. saioa: maiatzak 17, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Urretxuko Labeaga aretoan.
- 3. saioa: maiatzak 24, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Zumaiako Aita Mari aretoan.
- 3. fasea: FINALA:
- Maiatzak 31, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Bergarako Seminarixoa aretoan.
*Parte-hartzaileak data hauetan libre egoteko konpromisoa hartzen du lehiaketan aurrera eginez gero saioak aurrera atera ahal izango direla bermatzeko.
Epaimahaia
Epaimahaia umoregintza munduko 3 kide adituk osatuko dute (bakarrizketagile, gidoilari, aktore…).
Sariak
- 1. Saria: 1.000 € + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
- 2. Saria: 600 € + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
- Bergarar onena: 250 € (herrian erabiltzeko bonuetan)
- Publikoaren saria: Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazal-etxean gaua eta gosaria.
*Epaimahaiak hala erabakiz gero sariren bat hutsik gera daiteke
Baldintzak
- Ekonomikoa: zuzeneko saioetan (3 kanporaketak eta finala) parte hartzen duten lehiakideek 60 euroko dieta bakarra jasoko dute.
- Eskubideak: Aretoetan egingo den lehiaketa Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio Taldeak antolatu du. Ikus-entzunezko produktuak elkarlanean ekoiztuko dira EITBren eta GOIENAren artean. Koprodukzio bat izango da eta saioen emisio eskubidea Goienak eta EITBk izango dute. Irudiak zabaldu ahal izango dira sare sozialetan eta zabalkunde hori Jardun, Goiena eta EITBk egin ahal izango dute. Primeran plataforman egongo dira ikusgai bakarrizketa guztiak eta irudi-baimen sinatuak horretarako bide emango du. Lehiaketan izena ematerakoan lehiakide bakoitzak honi dagokion lege oharra eta klausula bete eta sinatu beharko ditu.
- Lehiaketan parte hartzeak arau eta oinarri hauek guztiak onartzea dakar.
Informazio gehiago:
Jardun Euskara Elkartea
943763661 / 605712469